Ximunen baratzea | bertan behera

Larunbata, 04 Apirila 2020 11:30


Haur Parketaz gozatzeaz gain bertan topatu daitezkeen eta interesgarriak diren beste liburu batzuen ipuin kontaketa laburrak eskainiko ditugu haurrek gai desberdinak, ereduak, sormena landu ditzaten. Baita liburua jolas elementu bezala bultzatzeko ere. 

Ximunen baratzea (egilea: Rocío Alejandro): Ximun untxiak azenario asko erein zituen, baina beste norbaitek letxugak landatzeko iradoki zion, beste batek tomateak, beste batek alberjiniak… eta baratzea, horrela, barazkiz ez ezik nekazari bereziz ere bete zen: sagua, oiloa, akerra, txerria, azeria… Liburu honek talde-lana goresten du, baita bizikidetza harmoniatsua eta naturarekiko harremana ere.

 

2020ko apirilak 4, larunbata | 11:30
Adina: 2-11 urte
Hizkuntza: euskara
Lekua: Haur Parkea. Kutxa Ekogunea
Doan Haur Parkeko sarrerarekin
Informazioa eta izen emateak: www.ekogunea.eus 

Kutxa Ekogunea

Rekalde - Hernani errepidea, z/g (GI-2132, 2. Km-a). 20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 55 20 20  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.   ¦   www.ekogunea.eus

Ipuina KutxaEkogunean 1200