EkoBermuta. Baratzuri zoparen filosofia. Imanol Zubeltzu | bertan behera

29 Martxoa 2020 12:30 – 13:30


Bai jaietako ordu txikietan, bai ekonomia txikitako garaietan baratzuri zopa izan dugu plater preziatuena. Herri eta Kultur bakoitzak ditu bereak: denak osasuntsu, denak goxo eta denak jasangarriak. Jangai xahuketa aprobetxatu eta bertako belar eta sobratutako puxkaz baliatuta sortu dira sukaldaritza artea bihurtzen duten platerrak: Italiko pizzak eta espagetiak, Galiziako enpanadak, kroketak, entsalada freskoak eta zopa beroak.

EkoBermuta solasaldia Imanol Zubeltzuren eskutik. Imanol (Tolosa, 1995), Basque Culinary Center-eko irakaslea da.

EkoBermuta solasaldia Kutxa Ekoguneak sustatutako ekimena da. Hilabete bakoitzeko azken igandean egingo da, eta ohitura jasangarriei buruzko eguneroko esperientziak partekatzea du helburu. Gurekin etortzera gonbidatzen zaitugu, axola zaizkigun gaiei buruz jende interesgarriarekin hitz egiteko, zure esperientzia partekatzeko edo besteek kontatu nahi diguzuna entzuteko.

 

2020ko martxoak 29, igandea | 12:30
Adina: + 18 urte
Hizkuntza: euskara
Lekua: Kutxa Ekogunea (terraza)
Sartzea dohainik

Kutxa Ekogunea

Rekalde - Hernani errepidea, z/g (GI-2132, 2. Km-a). 20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 55 20 20  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.   ¦   www.ekogunea.eus

sopa ajos