Arrazoiaren ametsa. Goyaren itzala arte garaikidean | aldi baterako itxita

24 Urtarrila 2020 11:30 – 12 Apirila 2020 21:00


Goyaren obra (1746-1828) batetik, bere garaiaren erakusgarri da, Argien Mende hura, non arrazoiak ez baitzuen deus ziurtatzen; eta bestetik, artistak desberdintasun eta bidegabekeriaren aurrean edo garaiko gerren aurrean hartutako desilusio handiaren erakusgarri ere bada.

Arrazoiaren ametsa. Goyaren itzala arte garaikidean erakusketak Goyaren obrak gaur egungo artean oraindik duen eragin handiaren berri eman nahi du, 1960-2019 urteen bitartean 54 artistek eginiko 83 piezen bidez. 

Erakusketa Goyaren serieen arabera antolatutako 5 gai multzotan dago banatuta. Serie horiek 1792an gorra geldiaraziko zion gaitza hartu ondoren margotu zituen, Antzinako Erregimenaren krisiaren hasieran, Espainiako historiaren garai erabakigarri batean: Los Caprichos, Los Desastres de la Guerra, Los DisparatesLas Pinturas Negras eta El 3 de mayo en Madrid.

 

  • Datak: 2020ko urtarrilaren 24tik apirilaren 12ra
  • Ordutegia:
    Asteartetik igandera: 11:30-13:30 eta 17:00-21:00
  • Komisarioa: Oliva María Rubio
  • Sarrera librea

  • Aurkezpena medioetara: urtarrilak 23a, osteguna. Ikusi prentsa-deialdia | Prentsa-oharra
  • Inaugurazioa: urtarrilak 23a, osteguna, 19:00etan, gonbidapenarekin
  • Jarduerak: bisita gidatuak, familientzako tailerrak, hitzaldiak, proiekzioak, etab.

  • Erakusketa Fernán Gómez Centro Cultural de la Villa-k (Madril) eta La Fábrica-k ekoitzi dute.


Kubo-kutxa

Zurriola, 1. 20002 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 251925  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  www.sala-kubo-aretoa.eus


ozio_gallery_nano