Chernobilen Lagunak familiak behar ditu udarako

17 Urtarrila 2020 00:00 – 01 Apirila 2020 00:00

 

Chernobilen Lagunak elkartea Gipuzkoa Kutxa Solidarioaren sarean dago.  Gipuzkoako familia bolondresek osatzen dute batez ere eta helburu bat dute: Chernobilgo zentral nuklearrean (Ukraina) 1986an izandako istripuagatik kaltetuak izan diren adingabeen osasuna hobetzen laguntzea.

Elkarteak adingabeak hartzeko programa bat jarri du abian. Hilabete eta erdi irauten du, udan, Ukrainako tenperatura altuek erradioaktibitatea kutsadura-maila gorenera iristen dutenean.

Chernobilen Lagunak elkarteak hartutako adingabeek 7 eta 17 urte bitartean dituzte eta euren familiekin bizi dira Ivankiv izeneko landa-eremu batean, Oblasten edo Kieveko probintzian. Eremua zentral nuklearretik 50 km baino gutxiagora dago eta 3. erradiazio-eremu gisa katalogatuta dago. 1. eta 2. eremuak baztertutako eremuak dira.

Programan parte hartzen duten adingabe guztiek ‘Chernobil ziurtagiria’ dute, hori hondamendiaren ondorioen eraginpean daudela egiaztatzen duen agiri ofiziala. Gainera, adingabeak, eremutik urruntzeko baliabide ekonomiko propiorik ez duten familiatakoak dira.

 

Nork har dezake?

  • Ez dago aurrez definitutako profilik harrera-familia izateko. Adingabeari egoera afektibo egonkor bat eta familia-ingurunea eskaini ahal izatea baino ez duzu behar.
  • Hura zaintzeko eta artatzeko denbora izatea.
  • Errealitate desberdinetatik datozela ulertzeko malgutasuna.
  • Baina, batez ere, maitasuna eta sen ona.

Informazioa eta izenemateak

chernobilenlagunak.com | T - 689 58 62 77 | Harremanetarako formularioa

chernobilenlagunak eu