XVIII Kriskitin Lasterketa | ONCE

Larunbata, 19 Urria 2019 12:00


Larunbatean Donostian “gizarte bateratzaile baten aldeko” XVIII Kriskitin Lasterketa burutuko da.

Parte hartu nahi dutenek ibilbide labur bat baino ez dute bete beharko, Kursaaleko kuboei buelta ematen diena. Parte hartzea edonorentzat dago zabalik, adina edo egoera fisikoa edozein dela ere, oinez bakarrik ere parte hartu ahal izango baitu.

Itsu-itsuan korritzeko esperientzia egiteko, beharrezkoa da parte-hartzaileek bikoteka egitea, lekuko edo soka baten bidez elkartuta, haietako batek antifaz bat eramanez. Eta korrikalari guztiek kriskitin bat eramango dute modu sinbolikoan eta itsuentzako entzumen-seinale gisa. Materiala doan emango zaie lasterketaren aurretik.

 

2019ko urriaren 19, larunbata | 12:00
Lekua: Zurriola Pasealekua. Donostia / San Sebastián
Doako izen-ematea
Ibilbidea: Km 1, gutxi gora behera
Antolatzailea: ONCE Euskadi, Gipuzkoa Kutxa Solidarioa Sarean parte hartzen duen elkartea

Laguntzaileak: Kutxa Fundazioa, Donostiako Udaletxearen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Getariako Txakolina


Urrezko Kriskitina

Lasterketa amaitu ostean, ohikoa denez, Urrezko Kriskitina emango da, aldez aurretik on line bozketa bitartez ONCEren webgunearen bidez aukeratzen dena.

Aurten bozka gehien jaso duen hautagaitza Ostadar Saiarre KT izan da, Kirol inklusiboaren alde egiten duen lanagatik, gizarteratzearen aldeko kirola egokituaren praktika sustatu eta hedatzeagatik, surf egokitua, atlestismoa edota boccia disziplinen alde eginez, besteak beste.


Kriskitin Lasterketaren aurkezpena, 2019ko urriaren 16an, Donostiako udalan

191016ONCE CarreraCascabeles aurkezpena