Elkartasun aleak

17 Iraila 2019 00:00 – 27 Urria 2019 00:00


Gipuzkoa Kutxa Solidarioak antolatutako erakusketa sare honetan biltzen den 180 elkarteen berri emateko helburuz.

Zatoz erakusketa ezagutzera eta Realaren bi elastikoen zozketan parte hartu!

 

2019ko irailaren 17tik urriaren 27ra
Lekua: Egiako pasabidean. Donostia / San Sebastián

Inaugurazioa: irailaren 17an, asteartea, 11:00, Néstor Basterretxea Plazan
Ikusi hemen prentsa-oharra: word-a

Informazio gehiago: gipuzkoasolidarioa.info

Helburua

Gipuzkoako elkarteen sare garrantzitsu eta berezia, www.gipuzkoasolidarioa.info plataforma digital multikanalean biltzen dena, ikusgai bihurtzea da erakusketaren helburua.


Deskripzioa

Erakusketak antolakera simetrikoa du, eta horrela Egiako pasabideak dituen bi sarreretatik egin daiteke irakurketa, honako banaketa honekin:

  • Sarrerako 4 panel.
  • 8 panel bikoitz, gai-arlo hauekin: Berdintasuna, Kultura Aniztasuna, Nagusiak, Adingabeak eta Gazteak, Dibertsitate Funtzionala, Inklusioa, Osasuna, eta Lankidetza eta Garapena.
  • 2 panel elkarteen jarduera-agendarekin.

Gaikako arloen panelek definizio orokor bat izango dute eta horietako bakoitzari dagozkion elkarteen izenak agertuko dira. Elkarte bakoitzaren izena datu-txartel batekin egongo da paperean, eta handik igarotzen direnek, nahi izanez gero, txartel hori hartu eta eraman ahal izango dute. Elkarteen ikusgaitasuna sustatzeko, Realaren bi elastiko zozkatuko dira txartela eraman eta bertan agertzen den zenbakia www.gipuzkoasolidarioa.info webgunean baliozkotzen dutenen artean.


Zergatik Egiako pasabidea

Erakusketa Egiako pasabidean metafora bat da bere horretan, elkarteak substratuan, lurrean, jartzen baititu erne eta loratu daitezen, gizarte honetan fruituak emanez eta gizarterik parte-hartzaileenaren oinarrian dauden sustrai indartsu horiek sortuz. Jendeak jendeari laguntzen dion gizarte bat.


ElkartasunAleak 640x285