Ingurune digitala, hizkuntzen estandarizazioa eta euskara

12 Iraila 2019 08:30 – 13 Iraila 2019 14:15


Euskaltzaindiak antolatuta eta Kutxa Fundazioak basbestutako jardunaldia; hauek dira helburuak:

 

  • Jardunaldi honetan garatu nahi da euskararen estandarizazioa nola bizkor daitekeen, garai hauetan egunerokoa eta ezinbestekoa bihurtu den ingurune digitalaren bitartez.
  • Beste hizkuntzetako esperientziak ezagutuz eta Euskaltzaindiarenak ere azalduz, helburua da aurrera egitea euskalgintzarekin batera, euskararen estandarizazio horren formulazioan, ebaluazioan eta zabalkuntza bidean, XXI. mendeko euskal gizarteak dituen euskarari buruzko premiei erantzun egokia eman nahian.

 

Irailak 12 eta 13, ostegun eta ostirala
Lekua: Tabakalera (Donostia / San Sebastián)
Hizkuntza: euskara. Aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da

Sartzea dohainik. Beharrezkoa da izen ematea
Izenemateak irailaren 9a arte
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. | T- 944158155, 943428050, 948223471 y 0559256426

Egitaraua +

Euskaltzaindia IngurumenDigitala cartel