Kresala ZineKlub Topaketa

14 Iraila 2019 10:00 – 19:00


Kresala Zineklubak Euskal Herri maillako zineklub desberdinen topaketa antolatu du harremanak sendotzeko.

 

Irailak 14, larunbata
Ordutegia: 10:00-19:00
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián

Antolatzailea: Kresala ZineKluba
Laguntzailea: Kutxa Kultur

Ekitaldia edonori irekia dago baina lehen bait lehen izen ematea gomendatzen dugu. Aretoko eserlekuak mugatuak dira.
Informazioa eta parte hartzeko formularioa HEMEN

Egitaraua

  • Goizean lehen orduan mahai ingurua zinekluben egungo egoera eta etorkizuna aztertzeko, parte hartuko duten elkarteak Bilboko Fas, Azkoitiko Madadeixe Zinetogram, Iruñeako Lehen Saioa eta Donostiako Kresala izango dira.
  • Ondoren Julio Lamanak, nazioarteko zinekluben federazioko idazkari nagusiak, Zine elkarteen arteko lankidetzaz eta berauen onuraz hitzegingo digu.
  • Bazkal ondoren zineklub desberdinentzat interesgarria izango den saioa edukoko dugu, Estatu mailako banatzaile desberdinak etorriko dira beraien proiektu eta produktuak aurkeztera.
  • Eguna amaitzeko zineforum saio batekin bukatuko dugu Tabakalerako zine aretoan.

Kresala 2019Topaketa