Bakardadeari begira | Argazki lehiaketa

01 Abuztua 2019 00:00 – 18 Iraila 2019 00:00


MatiaZaleak elkarteak "Bakardadeari Begira" argazki lehiaketa abiatu du, gure gizartean geroz eta zabalduago dagoen fenomeno konplexu baten begirada ezberdinak bildu nahi baitituzte.

Aniztasun hori hautemanda, bakardadearekin bizitzeko modu bakarra ez dagoela ikusiko dugu. Batzuetan, desiatutako zeozer izan daiteke, gizabanakoak onartua. Baina batzuetan desiratu gabeko bakardade egoerei aurre egin behar diegu baita ere.

Lehiaketa honen gaia bakardadea pertsonengan da. Horregatik gonbidatzen gaituzte bakardadearen inguruan irudikatzen diren argazkiak bidaltzera. Pertsonaz inguratutako giro batean bakarrik aurkitu gaitezke. Edo bakarrik bizi gara baina ez dugu bakardaderik sentitzen. Bilatutako bakardadea, edo desio ez duguna izan daiteke. Adinakin zerikusirik ez duen bakardadea. Emakumeen bakardadea. Gizonezkoen bakardadea. Inposatzen diguten bakardadea. min ematen duen bakardadea. Lagundutako bakardadea…

 

Antolatzailea: MatiaZaleak, Gipuzkoa Kutxa Solidarioa  sarean parte hartzen du
Norentzat: adin guztientzako pertsonentzat
Epea: irailak 18 arte
Oinarriak: leihaketaren oinarriak

ManosPersonaAnciana