LABO GO 17 | MugMus Laborategia: ´Esku harriak: Oteizaren (h)aria`

Ostirala, 13 Iraila 2019 20:00


Dantza garaikidea eta antzerkia zuzenean bateratzen duen ekitaldia NODE K. E.-ren eskutik.

Dantza eta mugimendua, zuzeneko musika, eskultura, bertsolaritza, soinuak, espazioaren tratamendua… hori guztia zehaztasunez uztartuta, ikusle-entzuleari eskaintzen zaio Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide oparoan landutako imajinarioaren berrirakurketa bat; besteak beste, aipatzen dira harrespila, hutsa, espazioaren erabilera sakon eta moldagarria, desokupazioa, eskultura, Klarion Laborategiko bilduma, musika serial eta konkretua, bertsolaria, txalaparta, Ez Dok Amairu mugimendua, hitza, “umea”, eta abar, horren bidez beraren unibertso berezi eta zabala oroitzeko eta berregiteko.

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako udako hilabeteetarako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.

 

Irailak 13,ostirala | 20:00
Lekua: Zabaltza. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián

Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia
Doako sarrera aforoa bete arte

MugMus Kultur Laborategia, Asociación Cultural para la Música y el Movimiento

  • Fitxa artistikoa
    Zuzendari artistikoa: Beñat Ralla Yusta
    Dantzariak: Jone Amezaga del Frago, Ioritz Galarraga Capdequi
    Mugimendu aholkularia, kanpo begirada laguntzailea: Eneko Balerdi Eizmendi
    Musikariak: Iñar Sastre Lopetegi, Beñat Ralla Yusta
    Bertsolaria: Jon Maia

LABO GO 17