María Ríos. Aldarismoak | Artea zuzenean

04 Iraila 2019 10:00 – 28 Iraila 2019 14:00


María Ríosen proiektua da, artista gonbidatuekin elkarlanean, hauek esku hartu eta esanahia gehitzen diotelarik.

“Eskulturak-Aldareak”, “Irudiak-Jainko(s)ak”, “Praktikak-Errituak”…, eguneroko bizitzako zenbait objektu bateratuz eta harmonizatuz sortuak, erlijio eta kulturazko harreman horiei erreferentzia eginez, baina doktrinatzeko batere asmorik gabe, baizik eta adierazpide pertsonal gisa jatorrizko intuizio emozionaletik.

Aldarismoak deitura ere hitz edo berba berria da proiektua definitzeko: ALDARE: Alde formaletik deitua; kultu eta deboziorako den oinarri edo tontor baten gainean jartzen delako objektuen multzoa.

ISMOAK: korronte edo mugimendu edo joera sozio-kultural berri bat, batez ere igarokorra, izendatzeko erabilia.

Termino berri honen lehenengo erreferentzia SINKRETISMOAK hitzean aurkitzen dugu.

  

2019ko irailaren 4tik 28ra

Lekua eta ordutegia
Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Asteazkena, osteguna eta larunbata: 10:00-14:00 | Ostirala: 16:00-20:00
Sarrera librea
Harremana
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. | Instagram: @neskadonostiarra | Facebook: Trazos-del-Norte-MARÍA-RÍOS

Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.


Altarismos   Altarismos MariaRios