Zipriztinduz | Gema Arrugaeta

17 Uztaila 2019 09:00 – 08 Iraila 2019 21:00


Gema Arrugaeta argazkilari profesionalaren erakusketa.

"Zipriztinduz erakusketak irudia eta natura ditu jolas eta helburu; argazkilaritza hizkuntza indartsu gisa erabiliz, ikuslea zirikatu, argazkiz zipriztinduz. Naturan murgilduta, edertasunaren indarraz baliatuz, bizi garen eta bizi gaituen ingurunearekiko etika aldarrikatuz, hausnarketa sortu!"

 

2019ko uztailaren 17tik irailaren 8ra
Lekua: Kutxa kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera librea

Ordutegia
Astelehenetik ostegunera: 9:00-21:00 | ostiraletan: 9:00-22:00 | larunbatetan: 10:00-22:00 | igande eta jaiegunetan: 10:00-21:00


Gema Arrugaeta

Natura, kultura, bidaiak eta landa inguruneko argazkilaritzan aditua, esperientzia zabala du munduko hainbat paisaia, herrialde eta kulturatan, argazkilaritza-lan ugari egin izan ditudalarik.

Natura eta gizarte-gaiak ardatz dituzten irudi liburu ugariren egilea da eta erakunde publikok eta pribatuk egin dituzten argitalpen, liburu, audiobisual, dokumental eta museo anitzetan parte hartu du, hemen eta nazioartean.

Argazki erakusketak ere egiten ditu bere jardun profesionalean, Euskal Herrian eta nazioartean, hala nola, Geneva, Paris, Bruselas, Madrid, Tunez, etabar.


Zipriztinduz GemaArrugaeta