Vivian Maier, argazkilari errebelatua | bisita gidatua

18 Abuztua 2019 18:30 – 19:30


Igandero, doako bisita gidatuak eskaintzen dira Kutxa Kultur Artegunean ikusgai dagoen Vivian Maier, argazkilari errebelatua  erakusketara. Erakusketan Vivian Maier argazkilariaren 135 argazki daude ikusgai, eta horietako 33 inoiz ez dira orain arte Espainian ikusi ahal izan.

Vivian Maier (1926-2009) zaletasunez izan zen argazkilari; izan ere, familiaz familia etxe-irakasle gisa lan eginez atera zuen bizibidea; beraz, ahal zuen neurrian joan zen argazkiak errebelatzen. Argazkigintzarekiko interesa oso azkar sortu zitzaion. 1952 aldera erosi zuen bere lehen Rolleiflex.

Erakusketa honetan Anne Morin komisarioak arreta handiz hautatu ditu lanak, 6 ataletan banatuta, Vivian Maierri interes handiena sortu zioten gaiekin bat datozenak: autorretratuak, erretratuak, kaleko eguneroko eszenak, haur-gaiak, formalismoa eta koloretako argazkigintza.

Argazki-sortaz gain, bada super 8 mm-ko film-sorta bat ere, hauek 1960tik aurrera egin zituen eta Vivian Maierren begirada, mugimenduan, jarraitzeko aukera ematen digute. Bere argazkietan bezala, ikusizko esperientzia eskaintzen digu, bere inguruko munduaren behaketa zuhur eta isilaren emaitza.

 

  • 18:30 euskaraz
  • 19:30 gaztelaniaz

 

Beharrezkoa erreserbatzea: T- 943 251937 |  aretoan bertan | Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Aretoak audiogida-zerbitzua du
Indukzio magnetikoko zerbitzua ere badago, “T” (telebobina) posizioarekin audifonoak erabiltzen dituztenentzat.

Kutxa Kultur Artegunea

Andre zigarrogileak plaza 1, (Tabakalera). 20012 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 251937  ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  ¦ kutxakulturartegunea.eus


VivianMaier AnneMorin