Euskalifornia | Zach Cordner

26 Ekaina 2019 09:00 – 14 Uztaila 2019 21:00


Euskalifornia-n 26 argazki ere egongo dira, Kaliforniako argazkilari ospetsuak eginak azken 20 urteotan, eta horien artean daude maila handiko musikarienak -Daft Punk, Amy Winehouse, Beyoncé, skaters (Geoff Rowler, Rob Dyrdek), surfers (Ben Wei)- eta Stan Lee-ren, Spiderman sortu zuenaren, erretratua.

 

Ekainaren 26tik uztailaren 14ra
Lekua: Kutxa kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera librea

Ordutegia
Astelehenetik ostegunera: 9:00-21:00 | ostiraletan:9:00-23:00 | larunbatetan: 10-23:00 | igande eta jaiegunetan: 10:00-21:00
Inaugurazioa: ekainak 28, ostirala, 19:00
Ben Wei | shaper: ekainak 28, ostirala, 19:30. Ben Wei Kaliforniako shaper-ak  Zach Cornerren argazki bat inprimatuko du moztuko duen taula batean, eta hondakinarekin pieza artistiko bat egingo du.

Euskalifornia

Euskadi eta Kalifornia itxuraz elkarrengandik urrun dauden lurraldeak dira, baina muga guztiak gainditzen dituen ozeano berak elkartu eta bustiak.

Ilusio pila batek ekarri gaitu honaino, espazio bat partekatzeko, non irudi bakoitzak xuxurlatzen dituen xalotasun, benetakotasun eta halako errebeldia batez une aratzak, gure grinarik errotuenak hilezkortzen dituztenak. Surf, musika, skate, artea…, bizitzeko estilo bat definitzen duen kultura bat, non arima jariatzen den, libre sentitzen den, besteekiko eta gure ingurunearekiko harmonian.

Jatorrira, funtsera itzultzea da kontua, eta gure haurtzaroan, bizitzako araztasuna benetan egunero haur izatea datzan garai hartan, atzera utzitako dibertimendu hura gogora ekartzea.

2018ko urrian, gertaleku hobezina ehundu zuen patuak, eta Surf Federazioak Zach Cordner-ekin topo egin zuen euskal selekzioaren ofizialtasuna eskatzeko eginkizun historikoan. Topaketa anekdotikoa eta kausal, surfak elikaturiko bi kulturaren lankidetzazko bat-egite honetan bere fruitua eman duena.

Eszenak testuinguru ezberdinetan, baina hizkuntza unibertsal batekin, surf egitearen grina handi honi erreferentzia egiten diona.

Ongietorri Euskaliforniara! Erakusketa honek Gipuzkoako Surf Federazioaren, bere FederArte Surfing Kultura festibalen bidez, eta Kutxa Kultur-en arteko harreman estuari esker ikusi du argia, kultura eta gure gazteen talentu amateurra bultzatzea dutelarik helburu komuna.


Euskalifornia