Bainu egokitua

15 Ekaina 2019 00:00 – 15 Iraila 2019 00:00

 

Kutxa Fundazioak, Gipuzkoa Kutxa Solidarioaren sailaren bitartez eta Kirol Egokituaren Federazioarekin eta Getariako Udalarekin batera, beste urte batez, beharra duten pertsonei itsasoko uretan bainatu ahal izatearen erronka bere gain hartzen dute, Getaria eta Hondarribiako hondartzetan bainu zerbitzuak eskainiz.

Gipuzkoako edozein adineko pertsonaz gain bisitan datozen aniztasun funtzionala edota mugikortasun mugatua duten pertsona orori bideratutako zerbitzua da, baldintza berdinetan, itsas-bainu batetaz disfrutatzeko aukera ahalbidetzeko.

Doako zerbitzua da. Aniztasun funtzionalean, ur-sorospen eta jarduera fisiko terapeutikoen formakuntza duten langile kualifikatuen esku burutzen da. Irisgarritasuna ahalbidetzeko laguntza teknikoak ziurtatzen ditu: transferentzia gruak, buggiak, itsas bainuko osagarriak, muleta bereziak, txalekoak, etab.


Hondarribiko hondartza

Antolatzailea: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa

Datak. 2019ko uztailaren 6tik abuztuaren 25era
Ordutegia. 11:00-18:00, astelehenetik igandera (jaiegunak barne)
Hartu zure hitzordua. T - 651 902 666

Jaitsi diptikoa

Malkorbeko hondartza. Getaria

Antolatzaileak: Cristóbal Balenciaga Museoa eta Getariako Udala

Datak. 2019ko ekainaren 15etik irailaren 15era (gutxi gorabeherako datak)
Ordutegia11:00-19:00
Hartu zure hitzordua. T - 610 102 872


BanoSinBarreras1200