Mugikorrentzako Chroma | Masterclass Dara Bonino-rekin

Larunbata, 15 Ekaina 2019 18:00


Kutxa Kultur #izanezberdin, Kutxako gazteentzako programak (12 urte aurrerakoentzat), masterclass hau proposatzen dizu Dara Boninoren eskutik.

Lilura itzazu lagunak bideo berriekin. Graba itzazu bideoak eta alda iezaiezu hondoa era harrigarrian: ager zaitez hegan, fantasiazko mundu batean edo itsaslapurren ontzian.

Urratsak irakatsiko dizkizugu erraz eta zeure mugikorraz zeure etxean estudioa sortu ahal izateko. Chroma Key edo Kolore Giltzaren teknika ikasiko dugu, irudi batetik kolorea ateratzea eta guk nahi dugun irudiaz ordeztea ahalbidetuko diguna.

Etxeko eran eta zure mugikorraz, hau ikasiko duzu:

  • Chroma Key nola dabilen, hondoko zein kolore erabil ditzakezun eta kartoi mehe batzuekin nola sor dezakezun jakitea
  • nola aldatu hondoak, errealetatik fantastikoetara
  • bideoak grabatzea

 

Ekainak 15, larunbata | 18:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua)
Adina: + 12 urte
Beharrezkoa da zure mugikorra ekartzea
Doako tailerra aforoa bete arte

Chroma taller