Lantegi. José Ramón Anda

24 Maiatza 2019 11:30 – 25 Abuztua 2019 21:00


Jose Ramon Anda Goikoetxearen (Bakaiku, Nafarroa,1949) obra euskal eskultura garaikide sendo eta ospetsuari egindako ekarpen berezia da. Bere hastapenetatik Anda hainbat materialetan landutako obren unibertso pertsonal bat sortuz joan zen, marmolean, brontzean eta batez ere zurean, honekin garatzen dituelarik jakintza tekniko, formal eta espazialik onenak.

Andaren interes estetikoak, batez ere, abstrakzio organiko bat du ardatz, geometriaren oinarrizko elementuen konbinazioetatik abiatuta. Horiekin
eraikitzen ditu elkar topatzen eta lotzen diren formak. Bere obrak euskal kulturaren erreferentzia sinbolikoak ere baditu.

Lantegi erakusketak Andaren lan-lekua adierazten du, bere tailerra, leku argitsua, prozesuan dauden egitasmoz betea, eta bertan hartzen dute zentzua bere askotariko sortze-lanek, eta bertan egiten du, nekagaitz, bere arte-ekoizpena. Bere jaioterrian kokatua, zurari loturiko lan-oroimen bat, familia-tradiziokoa, metatzen du, gainera.

Komisarioa: Javier Balda

 

  • Kubo-kutxa Aretoa (Zurriola, 1. 20002 Donostia / San Sebastián)
  • 2019ko maiatzaren 24tik abuztuaren 25era
  • Asteartetik ostiralera: 11:30-13:30 eta 17:00-21:00 | larunbatak, igandeak eta jaiegunak: 11:30-21:00
  • Familientzako tailerrak eta doako bisita gidatuak larunbatetan
  • Sarrera doan
  • Informazio gehiago HEMEN

ozio_gallery_jgallery