Claus 2019 | Bitxigintza garaikidea

14 Maiatza 2019 19:00 – 15 Uztaila 2019 22:00


Bitxigintza artistikoko goi-mailako zikloetako azken proiektuen erakusketa.

“Gremio-egitura desagertzean, artisau bitxigileen prestakuntza arte-eskolen esku geratu zen. Baina, teknikak eta trebetasunak ikasteaz gain, hauek prestakuntza artistiko globala eskaini zuten, eta ondorioz gremioko maisuarengandik baino profesional liberalarengandik hurbilago zeuden sortzaileak etorri ziren. Urteen joanean artisau edo eskulangile hauek artista independente bihurtu ziren, aldian aldiko joera estetikoetan parte hartzen zutenak, eta kultura-eszenaren benetako eragile aktibatzaile bilakatu ziren.

Eskolak askotan kanpotik definitzen dira, beren testuinguruagatik eta merkatuaren eskaeragatik, eta barrutik, beren programa eta irakasleen bidez. Horregatik ikusten ditugu aukeraketa honetan horrenbeste tangentzia-puntu beraien artean, infinituan bakarrik elkartuko diren lerro paraleloak bezala: komun daukaguna eta berdingabe egiten gaituena.” (Kepa Karmona. EASD Valentzia proiektu-irakaslea)

 

Maiatzaren 14tik uztailaren 15era
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera librea

Ordutegia
De lunes a jueves: 9:00-21:00 | viernes: 9:00-22:00 | sábados: 10:00-22:00 | domingos y festivos: 10:00-21:00

Inauguración: 30 de mayo, jueves, 19:30

Parte hartzen duten eskolak

Escola d’Art i Superior de Disseny de València | Escola Massana. Centre d’art y disseny. Barcelona | Escola D’art de Menorca | Llotja .Escola d’art i superior de disseny. Barcelona | La industrial. Escola D’art. Barcelona | Escuela de arte Manolo Blahnik. Santa Cruz de Tenerife | Escuela de arte de Granada | Escuela de Arte Nº1. Cantabria | Escuela de arte Dionisio Ortiz. Córdoba | Escola d’art i superior de disseny Illes Balears | Escuela de arte Mariano Timon. Palencia | Escuela de arte 3. Madrid | Easo Politeknikoa. Donostia

Claus 019 JoyeriaContemporanea