Los últimos MIQUELETES DE GUIPÚZCOA

Osteguna, 13 Ekaina 2019 19:00


Jorge Cabanellasek idatzitako Los últimos MIQUELETES DE GUIPÚZCOA liburuaren aurkezpena.

 

Ekainak 13, osteguna | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur. Ruiz Balerdi Aretoa (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera librea aforoa bete arte

Liburua argitaratu da Kutxa Kultur-en laguntzarekin

 

Sinopsia

Mikeleteen komandanteen ezpata bat Madrilgo erdi-erdiko eliza baten aldarean. Mikelete bat Leningraden neguaren hotz minean borrokan. Bigarren Mundu Gerrako pilotu aliatuak, Frantziako erresistentziako mikelete batek nazien atzaparretatik askatuak. Eszenografo mexikar arrakastatsu bat, guztientzat ezezaguna mikelete gisa. Gipuzkoar abizenak, probintzian desagertuak, sorlekutik urrun irauten dutenak.

Los últimos MIQUELETES DE GUIPÚZCOA probintziak izan zituen azken foru-polizien bizitzari buruzko kontakizuna da. Denbora zehar bidaiatuz -1784. urte arriskutsuan lapurrek, gerrek, pandemiek eta indarkeria paregabeak herri-segurtasuneko lehen partidak sortzea eragin zuten; gero 1797an Mikeleteen Kidegoa sortu zen-, liburu honek, gipuzkoarren iritziaren aurka, probintziako azken foru-polizia izan zirenen historia kontatzen du.


MiqueletesGuipuzcoa JorgeCabanellas   MiqueletesGuipuzcoa portadalibro