Sonora tailerraren poltsak | Artea zuzenean

05 Ekaina 2019 15:00 – 29 Ekaina 2019 18:30


Artile huts, larru, kilim, liho eta kotoiz eginak. Eta zehatz-mehatz landuak. Horrela sortzen dira SONORA poltsak.

Jatorrizko ideia pieza bakar batean ehuntzen da. Josturarik gabe. Ahulunerik gabe. Forma leun eta lerromakurrak. Poltsa eskurako atsegina eta begietarako erakargarria. Modelo batzuen kolore-eztanda osatzeko, diseinurik soilduenen kolore bakarreko sinpletasuna.

Larrua ere eskuz josten da. Kontu handiz. Poltsak iraun egin behar du denbora joan arren. Prozesu bera materiala artilezko kilim eder bat baldin bada. Hari ezkoztatuz josiko da, bi orratzetara. Akabera sendoa bilatu izan denean, beti egin den bezala. Edertasuna eta funtzionaltasuna.

Egunerokoak higatu egiten baitu, lantegian material nobleekin, zero km-ko eta ingurumenarekiko begirunetsuak direnekin bakarrik lan egiten da.

Ez dago plastikorik, ez kateko lanik. Ez dago presarik…

 

Ekainaren 5etik 29ra

Lekua eta ordutegia
Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Asteazkenak, ostegunak eta ostiralak: 15:00-18:00 | Larunbatak: 15:30-18:30 
Sarrera librea
Harremana
Instagram: @sonoratailerra | www.etsy.com/es/shop/BOHODESIGNCROCHET
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. | T - 655732458

Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.


ArteVivo Sonora bolsos   ArteVivo Sonora bolsos2