IX. Kirol udalekuak Txurrukan

25 Abuztua 2019 00:00 – 30 Abuztua 2019 00:00


Astebeteko egonaldia kirolaz eta aisialdiaz gozatzeko euskaraz, inguru zoragarrian.

Goizetan, jolasen bitartez triatloia ezagutzeko jarduerak egingo dira (igeriketa, bizikleta eta oinezko lasterketak). Arratsaldetan, aldiz, aisialdirako unea izango da eta txangoak eta ekintzak burutuko ditugu tokian tokiko ingurunean: hondartza, ur jolasak, marrazketa, dantza... Esperientzi bikaina eta ahaztezina izateko ahalegin guztiak egingo ditugu. Euskara tailerra ere izango da bertan, era dibertigarri batean sortua.

Udalekuen helburu nagusia lagunartea sortzea da. Adin guztiei eta forma fisiko guztiei egokitutako ibilbideak eta ekintzak prestatu ditugu

Heziketan eta udalekuen antolaketan eskarmentu handia duen lantaldeak antolatua: Kutxa Fundazioa, Nik Tri triatloi elkartea, Arazi eta Fitgüne (Hektor Llanos).

 

Adina

7-17 urte
13 urtetik gorakoek egitarau eta hezitzaile ezberdinak izango dituzte, beste taldearekin, soilik aterpetxea konpartituz. Adinera egokitutako udalekuak proposatuko zaizkie.

Data

Abuztuaren 25etik 30era (euskaraz)

Lekua

Txurrukako aterpetxea (Orio)

Prezioa

Gaztedi: 222 € // Orokorra: 246 €
Gaztedi: Kutxabanken Gaztedi Plana edo kontuaren jabeak

Informazioa eta izen emateak

T- 943 833 641 ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ www.niktri.eus