Raitx
Raitx-en emanaldia. Donostiako kantautorea Kutxa Kultur Musikako 2018/19ko egonaldietarako hautatua izan da.
Otsailak 16, larunbata | 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Doako sarrera
Raitx
Rakel beti izan zen soinujole, baina gitarra hartu zuen idazten zuenari modu erraz batean laguntzeko beharragatik. Beraz, 2017ko martxoan, Raitx-ek bere ibilbidea hasi zuen gitarrarekin eta une anarkiko pertsonaletan inprobisaturiko olerkiz beteriko koaderno batekin.
Raitx-ek orain arte egun bateko abestiak ondu ditu, in situ eginak, une berean eta atzerapen gehiagorik gabe. Orain talentu hau landu nahi du eta musika-eskaintza zintzo bihurtu, letra ahaltsu eta konpasa galdutako erritmoekin, soinu sintetiko eta berezkoekin, kantautore-musikak guk orain arte entzun gabeko forma har dezan.