Gabonetako Zientzia Txokoa

24 Azaroa 2018 09:00 – 04 Urtarrila 2019 13:30
Zientzia eta Gabonetako ekitaldiak, konbinazio ezinhobea.

Eureka! Zientzia Museoak Gabonetako oporretan Zientzia Txokoa izeneko udaleku irekia antolatzen du. Txiki txikitatik piztu nahi dugu gure haurrengan zientziarenganako jakinmina eta hori gure haurren bizitzan ezinbestekoa den beste elementu batekin elkartu nahi dugu, Gabonetan egiten diren jarduerekin.

Hona hemen egitarauan eskeintzen ditugun jardueretako batzuk: Zientzia ikuskizunak, gabonetako eskulanak, museoko areto ezberdinetara bisitak eta planetarioko saioak.

  
Adina: 4-10 urte (2008-2015 urte bitartean jaiotakoak)

Txandak
1. txanda: abenduak 24, 26, 27 eta 28
2. txanda: abenduak 31, urtarrilak 2, 3 eta 4

Lekua: Eureka! Zientzia Museoa

Ordutegia: 9:00-13:30
Aukeran: zaintza eta jangela zerbitzuak (Kontsultatu ordutegia)

Hizkuntza: elebiduna
Informazioa eta izen emateak: HEMEN

Eureka! Zientzia Museoa

T- 943 012 900  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ www.eurekamuseoa.es

ZientziaTxokoNavidad