Ideia zeinu batean. Sánchez Ubiría bilduma | bisita

19 Urtarrila 2019 18:30 – 19:30


Larunbatero, Kubo-kutxa aretoak doako bisita gidatuak eskaintzen ditu Ideia zeinu batean. Sánchez-Ubiría bilduma erakusketara.

Ideia zeinu batean erakusketak Sánchez-Ubiría bildumaren zenbait piezaren edertasuna eta interesa ezagutzera gonbidatzen gaitu, alde batetik, eta bestetik, Afrikako antzinako arteko eta arte garaikideko lanen artean existitzen den elkarrizketa etengabea argitzen saiatzera. Eta oso ikuspuntu estimulatzailea darabil horretarako, ikuspuntu dinamikoa, esan genezake. Ikusle aktibo gisa kokatzen gaitu aukeraz betetako mundu baten aurrean.

 


Ideia zeinu batean. Sánchez-Ubiría bilduma
  • Kubo-kutxa Aretoa (Zurriola, 1. 20002 Donostia / San Sebastián)
  • 2018ko urriaren 20tik 2019ko urtarrilaren 20ra
  • Asteartetik igandera: 11:30-13:30 eta 17:00-21:00
  • Komisarioa: Alejandro Castañeda
  • Sarrera doan

Kubo LaIdeaEnUnSigno