Triatloi Goizak Pazko astean

03 Apirila 2018 10:00 – 06 Apirila 2018 13:00
Lau goiz jolasaren bidez triatloia ezagutu eta praktikatzeko. Goiz bakoitzean triatloia osatzen duten diziplina bana ezagutzeko jarduerak egingo dira (igeriketa, bizikleta eta oinezko lasterketak), beti ere jolas giroan. Eta azken egunean ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute taldekako triatloi erreleboa ospatuz.
Pazko asteko goizen helburu nagusia lagunartea sortzea da. Adin guztiei eta forma fisiko guztiei egokitutako ibilbideak eta ariketak prestatu ditugu, guztiek egin ahal izateko. Kirolaria ez denak ere badu tokia jarduera honetan.
Heziketan eta kirol jardueren antolaketan eskarmentu handia duen lantaldeak antolatua: Kutxa Fundazioa, Nik Tri triatloi elkartea, Arazi eta Fitgüne.
 
Adina: 7-17 urte.
15 urtetik aurrerakoek beste egitarau bat izango dute teknifikazio eta errendimendua hobetzeko helburuarekin.
Datak: Apirilak 3, 4, 5 eta 6

Ordutegia: 10:00-13:00
Lekua: Donostia / San Sebastián
Hizkuntza: euskaraz
Prezioa: Gaztedi: 67,50 € // Orokorra: 75 €
Gaztedi: Gaztedi Plana edo kontuaren jabeak Kutxabanken
Izen emateak: www.niktri.eus
Informazioa: T- 943 833 641 ¦ www.niktri.eus ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Triatloigoizak1200