Tytti Thusberg. Slow fashion | Artea zuzenean

02 Martxoa 2018 17:00 – 22 Martxoa 2018 13:00


Tytti Thusberg Finlandiako artista eta diseinatzailea da, Donostian finkatua, eta moda ekologikoaren arloan bi hamarkada baino gehiago daramatza lanean. Bere goiburua emozio iraunkorrak dira.

Bere diseinuak birdefinitzeko, “slow fashion – moda geldoa” deskribapena erabili izan du 2004tik. Material birziklatuetan oinarrituriko bere diseinuak nazioarteko erakusketa, desfile eta azoketan aurkeztu dira. Bere linea propioa du poltsetan, Slowbag markapean, birziklaturiko segurtasun-gerrikoak erabiliz egiten dituelarik. 
Gaur egun aholkulari da Kutxa Kultur Moda proiektuan.

 

Martxoaren 2tik 22ra
Ordutegia: 2 ostirala: 17.00-20.00 // 3, larunbata: 18.00-20.00 // 6, asteartea: 11.00-13.00 // 8, osteguna: 11.00-13.00 // 10, larunbata: 11.00-13.00 // 13, asteartea: 11.00-13.00 // 15, osteguna: 11.00-13.00 // 17, larunbata: 17.00-19.00 // 20, asteartea: 11.00-13.00 // 22, osteguna: 11.00-13.00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua Tabakalera)
Sarrera librea 
Informazioa:  www.tyttithusberg.com ¦ www.slowbag.com 

Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan “Artea zuzenean” programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara hiru astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.


Karelia Bilduma

Kutxa Kultur Plazan aurkezturiko jantzi guztiak “Karelia” bildumakoak dira. Material berri birziklatu batez egina dago erabat, arrantza-sareen hondakinak eta Latxa ardien ilea elkartzen dituelarik.

Tytti Thusberg diseinatzaileak bere bildumari aplikatu dizkion diseinua eta artisauzko teknikak bere sustraiei egindako omenaldia da, eta aldi berean Finlandiaren ekialdeko Carelia eskualdeko artisau edo eskulangileei.

Proiektu honen atzean ‘Materialak+Teknologiak’ (GMT) ikerketa-taldea, UPV/EHU Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Kimiko eta Ingurumen Sailekoa,  Ekorec enpresa eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Herri Lan Saila daude.


ArteVivo Tytti1200