Fantasiazko goi-mailako joskintzaren hastapenak

07 Urria 2022 15:00 – 09 Urria 2022 19:00


Ikastaro honek fantasiazko goi-mailako joskintzako tekniketara hurbiltzeko aukera emango du.

Ikastaro honek hurbilketa bat proposatzen du Balenciaga Etxeko fantasia tailerretan erabilitako metodo zehatzetara, zeintzuetan eguneko, jaietarako eta andregaiaren ezteietarako modeloak egiten ziren. Saioek berezko joskintza eta lisatze erakustaldiak barne hartuko dituzte, parte-hartzaileek horietan gaitasun teknikoak eskuratzeko. Egin beharreko hainbat ariketa proposatuko dira, tafeta eta parpaila bezalako oihalen erabileran bereziki sakonduz.

 

Irakaslea: Javier Martín
Parte-hartzaileak: Moda Diseinuko eta patroigintzako eta joskintzako ikasleak edo arlo horretako tituludunak, modako profesionalak, eta goi-mailako fantasiazko tekniken inguruko ezagutzak jaso edo horretan sakondu nahi duten pertsona guztiak.
Baldintzak: Parte-hartzaileek joskintza-teknikei buruzko ezagutzak izan eta egiaztatu beharko dituzte, eta jantzi bat moztu, josi eta prestatzeko gai izan beharko dira.

Datak: 2022ko urriaren 7tik 9ra.
Ordutegiak: Urriaren 7a, ostirala, 15:00-19:00 / Urriaren 8a, larunbata, eta urriaren 9a, igandea, 10:00-14:00/15:00-19:00. Guztira: 20 ordu.
Lekua: Cristóbal Balenciaga Museoa. Getaria


Laguntzailea: Kutxa Kultur Moda
Informazio gehiago eta izen-emateak: www.cristobalbalenciaga.com

220704 Balenciaga