'Cinco estaciones' poema-liburuaren aurkezpena | Eva Garner

Osteguna, 13 Urria 2022 19:30

 

Hego haizea sentitzen duzun bitartean, neguko hotza nabaritzen duzu, eguzkiaren laztan bat, euria nola erortzen den entzuten duzu, edo kaioen soinua hondartzan; deskubritu itzazu Eva Garnerren isiluneak eta introspekzioak Donostian, sentitu itzazu bere sentimenduak, entzun ezazu bere bihotza buruarekin solasean.

Cinco estaciones hainbat garaitako poema, gogoeta eta haiku bilduma bat da, puntu komun batekin: emozioak. Emozioak, naturako elementuekin uztartuta.

Idazteko beharra, inspirazioa edo inspirazio falta. Malenkonia, beti presente dauden pentsamenduak, sormena. Erabakiak eta askatasuna. Oroitzapenak.

Eta, jakina, poema hauek maitasun asko dute bere alderdi guztietan eta, ezinbestean, desamodioa ere badute. Ezer berririk ez, ezta? Edo agian bai.

 

2022ko urriaren 13a, osteguna | 19:30
Lekua: Kutxa Kultur. Ruiz Balerdi aretoa (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Hizkuntza: gaztelania
Sarrera librea aforoa bete arte

Eva Garner

1975eko abenduan jaio nintzen Donostian. Zuzenbidea ikasi nuen, nahiz eta nire benetako kezkak eta bokazioak, nostalgiaz azaltzen ditudan beti, geroago sortu ziren, sortzaileago sentitzen hasi nintzenean.

Luisa Etxenike, Itziar Sistiaga eta Sihara Nuñorekin idazketa-tailerretan parte hartu dut. Gaur egun, Karmelo Iribarren lantegian nago.

Nire ekoizpen handiena Egunkariak, poemak eta haikus-ak dira. Kontakizun batzuk ere idatzi ditut, eta idazketa automatikoa probatu dut. Noizbait, autofikziozko eleberri bat idatzi nahi nuke.


Eva Garner 2   Eva Garner Cino estaciones portada