Zizkamizka. Artea zuzenean | bertan behera

03 Martxoa 2020 16:00 – 27 Martxoa 2020 20:00


Zizkamizka haur esploratzaileentzako jostailu sensorialak dira. Funtzionaltasuna eta diseinua elkartzen dira txintxirrinak, panpinak, zintzilikariak, pelutxeak eta beste osagarri batzuk era artisauan sortzeko, tradizioa eta modernitatea fusionatuz: kakorratza (edo gantxilloa) bezalako teknika tradizionala gaur egungo diseinuekin.

Montessori pedagogiaren oinarriei jarraituz, haurtxoen zentzumenak estimulatzen dituzten jostailuak lantzea bilatzen dut (batez ere entzumena, ukimena eta ikusmena). Aldi berean, hainbat arlo kognitiboren garapena sustatuz ere, hala nola, kausa-ondorioen arteko lotura edota begi-esku koordinazioa.

Jasangarritasunarekin beti buruan, bai produktuaren sortze-prozesuan bai azken bilgarrian, ahalik eta hondakin gutxien eratzen saiatzen naiz eta materialak berrerabiltzen.

Banan-banan sortutako piezak dira, goxo-goxo kozinatuak eta mimo handiz.

Nire sukaldean sartu nahi?

 

2020ko martxoaren 3tik 27ra

Lekua eta ordutegia
Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Martxoak 3, 4, 5 eta 6: 15:15 - 17:15
Martxoak 7, larunbata: 10:00 - 13:30
Martxoak 10, 11, 12 eta 13: 10:00 - 13:30
Martxoak 17, 18 eta 20: 15:15 - 17:15
Martxoak 21, larunbata: 10:00-13:30
Martxoak 24, 25 26 eta 27: 10:00 - 13:30

Sarrera librea

Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.


Zizkamizka KutxaKulturPlaza