Real Sociedad Fundazioaren Eguna

09 Ekaina 2019 09:00 – 18:00


Datorren ekainaren 9an Real Sociedad Fundazioaren egunaren zazpigarren edizioa ospatuko da. 

Festa txuri-urdin handi honetan hiru oinarri nagusi izango dira: kirola, dibertsioa eta solidaritatea. Ekintza ugari egongo dira Zubietan egun osoan zehar: puzgarriak, tailerrak, jolasak, buruhandiak, kirol egokitua, bisita gidatuak, zunba, pailazoak...

Gipuzkoa Kutxa Solidarioa ere bertan izango da elkarte solidarioen sarearen lana erakutsiz.

Ekainaren 9an, denok Zubietara!
Hurbildu zaitez eta utzi zure aztarna solidarioa!

 

Ekainak 9, igandea | 9:00<18:00
Lekua: Zubieta (Donostia / San Sebastián)