Kutxa Kultur Market RED | Diseinu-azoka

14 Abendua 2018 11:00 – 16 Abendua 2018 21:00

 

Diseinu- eta artisautza-azoka, Kutxa Kultur-ek antolatuta Tabakalera eta Undermount-ekin batera.

Kutxa Kultur Market RED: Bihotza, bizia ponpatzen duen eta arteria bidez gorputzarekin konektatzen den organoa. Merkatua-bihotza-bizia, Kutxa Kultur Plazatik eta Tabakaleratik, kanpoarekin konexio-bide gorriak hedatzen dituena.

Kutxak sustatutako hirugarren Diseinu Azoka tematikoa da Kutxa Kultur Market, Gipuzkoako artistek diseinatutako eta ekoitzitako produktuak erakusteko euskarri izatea helburu duena.

Bitxigintza, moda, poltsoak, altzariak, puntua, estanpazioa, osagarriak, haurrentzako moda...eta beste disziplina anitz askotako 32 sortzaile elkartuko dira Market edizio honetan.

 

Noiz: Abenduak 14a, 15a eta 16a
Ordutegia:
Abenduak 14, ostirala: 17:00-21:00
Abenduak 15, larunbata: 11:00-21:00
Abenduak 16, igandea: 11:00-21:00

Non
Tabakalera eraikinan: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua) eta 0. solairua
Sarrera librea

Egitaraua

 Larunbata

  • 11:30 – Ioseba Olano, saxofoia
  • 12:00 – Andrés Navascuez, pianoa
  • 13:00 – Arizonako Billy
  • 17:45 – Nekane Mendizabal, dantza garaikidea         
  • 18:00 – Ioseba Olano, saxofoia
  • 18:30 – Andrés Navascuez, pianoa
  • 19:00 – Two Rubias, Dj-a

Igandea

  • 12:00 – Nekane Mendizabal, dantza garaikidea           
  • 12:30 – Joango, Bossa-nova
  • 13:30 – Arizonako Billy
  • 17:30 – Rojo Fuego, mikroantzerkia: Xabier Joseba Elizalde eta Asier Olaziregi          
  • 19:00 – GuilleGauGau, Dj-a

 


MarketRED3x1

Market