IV. Triatloi Negulekuak | Nik Tri

26 Abendua 2018 00:00 – 29 Abendua 2018 00:00
This event is online


Lau egun paregabeko ingurunean kirolaz eta aisialdiaz lagun artean gozatzeko.

Nik Tri #izanezberdin kanpaleku hauetan jolas dibertigarrien bitartez triatloia ezagutzeko jarduerak egingo dira, Hektor Llanos kirol zuzendari dutelarik. Arratsaldetan, aldiz, aisialdirako unea izango da eta txangoak eta ekintzak burutuko ditugu Getariako Askizu auzoan. Getaria eta Zumaia ezagutzeko aukera izango dute partaideek, bajurako arrantza, mahastiak, flysch-a, etab. Esperientzia bikaina eta ahaztezina izateko ahalegin guztiak egingo ditugu.

Egonaldiaren helburu nagusia gaztetxoen artean lagunartea zein elkartasuna, ohitura osasuntsuak sustatzea da. Adin guztiei eta forma fisiko guztiei egokitutako ibilbideak eta ariketak prestatu ditugu, guztiek parte hartu ahal izateko. KIROLARIA EZ DENAK ERE BADU TOKIA KANPALDI HAUETAN. Saio hauek aisialdiko jarduerekin uztartuko dira. Bakoitzak duen maila duelarik, errendimendua hobetzeko denbora-kontrolak egingo dira, besteak beste. Triatloiko disziplina bakoitzeko teknikari adituak jardungo dute programa honen garapenean, jardueraren eraginkortasuna ziurtatzeko.

Heziketan eta kanpaldien antolaketan eskarmentu handia duen lantaldeak antolatua: Kutxa Fundazioa, Nik Tri triatloi elkartea, Arazi eta Fitgüne.

 

Adina: 7-17 urte (2001-2011 bitartean jaiotakoak, biak barne)
15 urtetik aurrekoek triatloiko teknifikazioa eta errendimendua landuko dute.

Data eta ordutegia
2018ko abenduak 26a, 27a, 28a eta 29a

Lekua: Askizu Aterpetxea. Getaria

Hizkuntza: euskaraz

Prezioa: Gaztedi: 166,50 € // Orokorra: 185 €

Gaztedi: Gaztedi Plana edo kontuaren jabeak Kutxabanken

Izen emateak
Webgune honen bidez: www.niktri.eus

Informazio gehiago
Kutxa Kultur  ¦  T - 943 833 641  ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.


Izanezberdin Niktri