VIII. Kirol udalekuak Txurrukan

02 Iraila 2018 00:00 – 07 Iraila 2018 00:00


Astebeteko egonaldia lagunartean kirolaz eta aisialdiaz gozatzeko euskaraz, paregabeko ingurunean.

Jolasen bitartez triatloia ezagutzeko jarduerak egingo dira (igeriketa, bizikleta eta oinezko lasterketak). Arratsaldetan, aldiz, aisialdirako unea izango da eta txangoak eta ekintzak burutuko ditugu tokian tokiko ingurunean: hondartza, igerilekuko jolasak, stand up paddle,... Esperientzia bikaina eta ahaztezina.

Udalekuen helburu nagusia lagunartea sortzea da. Adin guztiei eta forma fisiko guztiei egokitutako ibilbideak eta ariketak prestatu ditugu, guztiek egin ahal izateko. Kirolaria ez denak ere badu tokia udaleku hauetan.

15 urtetik aurrekoek teknifikazioa eta errendimendua landuko dute, saio hauek aisialdiko jarduerekin uztartuko direlarik. Modalitate bakoitzeko teknika landu eta errendimentua hobetzeko aukera izango dute. Bakoitzak duen maila duelarik, emaitzak hobetzeko “denbora kontrola” landuko da, besteak beste.

Triatloian eta disziplina bakoitzeko teknikari adituak jardungo dute programa honen garapenean, jardueraren eraginkortasuna ziurtatzeko.

Heziketan eta udalekuen antolaketan eskarmentu handia duen lantaldeak antolatua: Kutxa Fundazioa, Nik Tri triatloi elkartea, Arazi eta Fitgüne.

 

Adina

7-17 urte
15 urtetik aurrerakoek beste egitarau bat izango dute teknifikazio eta errendimendua hobetzeko helburuarekin.

Data

Irailaren 2tik 7ra (euskaraz)

Lekua

Txurrukako aterpetxea (Orio)

Prezioa

Gaztedi: 211,50 € // Orokorra: 235 €
Gaztedi: Kutxabanken Gaztedi Plana edo kontuaren jabeak

Informazioa eta izen emateak

T- 943 833 641 ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ www.niktri.eus


Txurruka   Txurruka2