Donostia ezagutu 2018

02 Uztaila 2018 08:30 – 27 Uztaila 2018 13:30


Eskola bukatu duzu eta ez dakizu zer egin uztaileko goizetan? Donostia Ezagutu da zure plana!

Aurten, Kutxa Kulturren baitan, gure hiriaren parte diren ekintza ezberdinen bidez Donostia ezagutuko dugu. Gastronomia, kultura eta giza-harremanak gisako gaiak aintzat hartuz, hiriak dituen ezaugarriak zeintzuk diren ikusiko ditugu jolas eta beste hainbat jarduera dibertigarri eta aberasgarriei esker.

Besteak beste, Donostia sentitu eta biziko dugu jaialdiei esker; bisera jantzi eta Kutxaren Eureka! Zientzia Museoa bisitatuko dugu; hondartzan kirol desberdinen bidez kidetasuna indartuko dugu; Kutxa Ekogunean elikagai osasungarriak modu dibertigarri batean ezagutuko ditugu; betaurreko moreak jantziz Donostia parekide eta inklusiboa landuko dugu; Kutxa Artegunearen eskutik arte erakusketetan modu berezian murgilduko gara.

Jarduerak adinaren arabera egokituko dira, beti ere, Donostia Ezagutuk dituen helburuak errespetatuz eta Kutxa Kulturrek Tabakalera eraikinean dituen erabilera anitzeko gela eta espazioak erabiliz.

Eta hori ez da guztia... sorpresa gehiago ere izango dira!

  

ADINA
Txikiak: 3-4 urte (2015 eta 2014 urte bitartean jaioak, biak barne). Programa.
Ertainak: 5-7 urte (2013 eta 2011 urte bitartean jaioak, biak barne).  Programa.
Handiak: 8-12 urte (2010 eta 2006 urte bitartean jaioak, biak barne). Programa.
Hizkuntza: euskara  / elebiduna
DATAK
Hilabete osoko programa: uztailaren 2tik 27ra
Hamabostaldiko programa: 1. hamabostaldia (2tik 13ra) eta 2. hamabostaldia (16tik 27ra)
Astelehenetik ostiralera (jai egunak ezik).
TOPAGUNEAK
Topagune nagusiak
     >> Kutxa Kulturren, Tabakaleran (Nestor Basterretxea Plaza)
     >> Erdigunea (Gipuzkoa Plaza)

Auzo-zerbitzua ere izango da honako topagune hauetan:
     >> Antiguo (San Sebastián Mártir Eliza)
     >> Amara (Sauce Plaza)
     >> Loiolako Erriberak (Bertzelona Hiribidea, 23)
     >> Gros (Txofre pLAZA)
ORDUTEGIAK
Topagune nagusietan: 9:00-13:00
     Zaintza zerbitzua aukeran: 8:30-9:00 eta 13:00-13:30
Beste topagunetan: 8:30-13:30
 PREZIOAK
  • Topagune nagusietan (Kutxa Kultur Tabakaleran eta Erdigunea):
    Gaztedi: 220 € hilabetea; 115 € hamabostaldia
    Orokorra: 270 € hilabetea; 140 € hamabostaldia
    Zaintza zerbitzua aukeran: 20 € hilabetea; 10 € hamabostaldia
  • Antiguo, Amara, Loiolako Erriberak eta Gros:
    Gaztedi: 240 € hilabetea; 125 € hamabostaldia
    Orokorra: 290 € hilabetea; 150 € hamabostaldia

    << Gaztedi: Gaztedi Plana edo kontuaren jabeak Kutxabanken
Oharra: %70eko hobaridun lau leku eskainiko dira. Kontsultatu HEMEN beharreko baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Ekarri beharrekoa:
Mugi txartela / Hamaiketakoa / Eguzkitako krema
IZEN EMATEAK: apirilaren 3tik ekainaren 1era.
Izen-emateak bakarkoak dira, baina beste norbaitekin batera joan nahi izanez gero, bidali mezua Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera elkarrekin joan nahi duten haurren izen-abizenak eta jarduera zein txanda adieraziz.


Donostia ezagutu (36)
Donostia ezagutu (36)