Port Aventura-Salou-Bartzelona

09 Uztaila 2018 00:00 – 13 Uztaila 2018 00:00


Partehartzaileak Port Aventuraz eta Aquatic Park-ez gozatuko dute eta Bartzelonara bisita gidatua egingo dute beste plan askoren artean. Une oro begiraleekin egongo dira.

 

Adina: 10-17 urte

Data: Uztailaren 9tik 13ra

Prezioa: Gaztedi: 424 €. Autobusa atera ahal izateko 25 gazte beharko dira.
               Gaztedi: Gaztedi Plana edo kontuaren jabeak Kutxabanken

Prezioaren baitan dago:

  • Luxuzko autobusa, aire egokitua, bideoa, etab.
  • Santa Mónica Playa *** edo antzeko hotela. Hiruko edo lauko gelak.
  • 4 gau, mantenu erdiarekin + bazkari bat.
  • Aran Bidaiakek kontratatutako bi begirale.
  • Bartzelonan bisita gidatua, bertako gidariarekin.
  • Bartzelonako “Aquí Estoy” jatetxean bazkaria.
  • Port Aventurarako sarrera, bazkaria barne, egun bat.
  • Aquatic Parkerako sarrera, bazkaria barne, egun bat.
  • Bartzelonako jatetxe batean bazkaria.
  • Istripu-, gaixotasun- eta erantzukizun zibileko asegurua parte-hartzaile eta begiraleentzat.

Informazioa: Aran Bidaiak: www.viajes-aran.com ¦ T- 943 429 009  ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.


Egitaraua

Uztailaren 9a, astelehena

Irteera: Donostia: 9:00 / Bilbo: 10:30 / Vitoria-Gasteiz: 11:30.
Salourako irteera, bidean zehar geldiunea bazkaltzeko (bazkaria ez dago barne, etxetik eraman behar da).
Santa Monica Playa 3*** edo antzeko hotelerako iritsiera. Gelak banatu.
Arratsaldea libre; Saloun bisita, igerilekuan bainua, etab.
Afaria eta ostatua hotelean.

Uztailaren 10a, asteartea

9:00. Hotelean gosaria eta Bartzelonara bidaia.
11:00. Bartzelonan bisita gidatua, bertako gidariarekin, Sagrada Familia (kanpotik) España-Montjuic Plaza, Paseo Marítimo – Barceloneta – Puerto Olímpico, las Ramblas eta Auzo Gotikoa bisitatuko direlarik.
14:30. “Aquí estoy” jatetxean bazkaria, menua: 2 plater eta postrea.
Bazkal ondoren Maremagnumen libre Saloura itzultzeko ordua arte.
19:00. Saloura itzuli, afaria eta ostatua hotelean.

Uztailaren 11a, asteazkena

9:00. Gosaria hotelean eta Port Aventurarako bidaia.
Egun osoa Port Aventuran, sarrera bazkaria barne duela.
Hotelera itzuli, afaria eta ostatua hotelean.

Uztailaren 12a, osteguna

9:00. Gosaria hotelean eta Aquatic Parkerako bidaia.
Egun osoa Aquatic Parken, sarrera bazkaria barne duela.
Hotelera itzuli, afaria eta ostatua hotelean.

Uztailaren 13a, ostirala

Gosaria hotelean. Goiza libre
Bazkaria hotelean.
Bazkaria bukatu ondoren, jatorriko puntuetarako irteera.
Iritsiera (gutxi gorabehera): Vitoria-Gasteiz: 19:00 / Bilbora: 20:00ak / Donostiara: 21:00ak inguru.

 

Gaztedi2017 PortAventura1200x400