Nik Tri - #izanezberdin | Entreno irekia. Duatloia

11 Martxoa 2018 10:00 – 12:00

 

Triatloian hasi nahi duzu edo dakizuna praktikan jartzeko gogoa duzu? Zatoz entrenamendu ireki honetara. Primeran pasatuko duzu eta beharrezko aholkuak emango dizkizugu.
Nik Tri - #izanezberdinek Donostia eta Zarautzen martxan dituen triatloi eskolako kideak bertan izango dira. Zatoz zu ere, zure bizikletarekin lagun berriak egitera.
Duatloia: Bizikleta eta Korrika. Duatloi bat ospatuko den arren, entrenamendu baten modura izango da.
Nik Tri - #izanezberdin oparitxo bat ere emango zaizue bertaratzen zaretenoi.

 

Adina: 9-17 urte
Data: Martxoak 11, igandea
Ordutegia: 10:00-12:00. Donostiako Benta Berri kiroldegitik abiatuta, goizeko 10:00etan.
Hizkuntza: euskaraz
Prezioa: Doan. Fitxatxoa osatu besterik ez duzu egin behar: www.niktri.eus.
Donostiako Kiroltxartela ez dutenek, ezingo dituzte aldagelak eta dutxak erabili, edo ordaindu egin beharko dute zerbitzu hau.
Informazioa: T - 943 833 641 ¦ www.niktri.eus ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.


NikTri Duatloia1200