Pintura familian

03 Apirila 2018 09:00 – 06 Apirila 2018 13:00

 

Neska-mutikoentzat, beraien senitarteko eta laguntzaileentzat aukera zenbait arte-baliabide ikasi eta esperimentatzeko beste artista batzuen (Van Gogh, Hirameki, Eric Carle haur-ipuinen irudigilea...) lanetan oinarrituta.
Narrazio labur batean oinarrituta, tailerrak iraungo duen egunetan hainbat material eta teknika erabiliko ditugu, honela hainbat hizkuntza grafiko ezarriz. Kontakizunaren zatiak banako margolanetan irudikatuko ditugu. Azken fasean, lan guztiak digitalizatu eta maketatu egingo dira, eta emaitza ipuin bat izango da bertaratutako taldetxo bakoitzarentzat.
Ikastaroko azken lana ipuin propio eta berezi bat izango da.
 
Adina: 9-12 urte
Fechas: Apirilak 3, 4, 5 eta 6

Ordutegia: 9:00-13:00
Lekua: Kutxa Kultur (4. solairua, Tabakalera eraikina)
Hizkuntza: euskaraz
Prezioa: Gaztedi: 56 € // Orokorra: 64,40 €
Gaztedi: Gaztedi Plana edo kontuaren jabeak Kutxabanken
Izen emateak: martxoaren 6tik 21era. IZENA EMAN

Kutxa Kultur

Andre zigarrogileak, 1. 20012 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 251919  ¦ www.kutxakultur.eus


Pinturafamilian1200