Kutxak, gizarte-ekintzara diru-kopururik handiena bideratzen duen erakundeetako bat, joan zen ekitaldian gauzatu zuen gizarte- eta kultura-jarduera laburbiltzen duen Memoria edo Txostena argitaratu du.

2017an 20 milioi euro baino gehiago kudeatu ditugu, eta 816.000 erabiltzaile baino gehiago baliatu dira jardueraren batez, 4.000 baino gehiago izan direlarik.

Zuri esker. Gure gizarte-ekintzaz baliatzen diren pertsona guztiei esker. Parte hartzen dugun bankuko (Kutxabank) bezeroei esker, horren kudeaketaren bidez etekinak eta baliabideak lortzen baititugu, horrela gure helburu soziala betetzeko: Gipuzkoa leku hobea izatea guztiok elkarrekin bizitzeko.

Eta gure lurraldean inbertitzen jarraituko dugu, dibidendu horiek osasun eta laguntza bihur daitezen, arte eta kultura, kirol eta aisialdi, hezkuntza, zientzia eta ikerketa, ingurumen-hobekuntza, ekintza solidario, enplegu eta prestakuntza, aurrerapen eta garapen... gure komunitatearentzat.

Memoria gure webgunetik deskargatu dezakezu edo Kutxabankeko bulegoetan jaso. Bertan, 2017an lortutako emaitzez gain, errekurtso bakoitzaren informazioa, 2018ko proiektu eta jardueren egutegia eta gure errekurtsoetan Kutxabankeko bezero izateagatik dituzun onuren berri jaso dezakezu.

Deskargatu memoria (pdf formatuan)

 KutxaMemoria2017 portada1200